Alex Txikonek neguan Karakorumera egindako igoera izango du mintzagai

2012/11/14

I. ALBERDI -DEIA|

Ostiralean Alex Txikon mendizaleak berbaldia eskainiko du Muxikako Ariatza auzoko eskoletan, 20:00etatik aurrera. Next Time Inshallah dokumentala ikusi ostean, berarekin solasean aritzeko aukera izango da. Filmean, Karakorumean inoiz egin den lehen neguko saiakera laburbiltzen du lemoarrak, hain zuzen ere, Gasherbrum I-era, iaz bere espedizioak gauzatu zuena.