Alex Txikon mendizaleak hitzaldia emongo du Muxikako Ariatza auzoan

2012/11/14

BUSTURIALDEKO HITZA|

Saragia Kultur Alkarteak antolatuta, Alex Txikon mendizale famatuak hitzaldia emongo du etzi, Muxikako Ariatza auzoan. Lemoarrak Gasherbrum I-era neguan igotzeko lehen saiakeran parte hartu zuen, eta han bizitakoaren berri emongo du Muxikan. Auzoko eskola zaharrean egingo du berba, 20:00etatik aurrera.