Alegria bermeotarrak irabazi du Erregenetako asto proba txapelketa

2013/01/10

BUSTURIALDEKO HITZA|

Alegria bermeotarrak irabazi du Mendatako Erregenetako XLVI. Asto Proba Txapelketa. Azken saioa atzo jokatu zuten, baina parte hartzaileek ezin izan zuten bermeotarraren marka gainditu. Hain zuzen, 57 untze, laurden bat, eta 220 zentimetro eginda irabazi du bermeotarraren astoak.

Bermeoko parte hartzaileek nagusitasun handia erakutsi dute txapelketan zehar. Hala, lehen lau sailkatuak kostaldeko herrikoak izan dira. Bigarren postuan Iker Legarreta sailkatu da, hirugarren postuan Ugalde, eta laugarren postuan Xabier Egia. Bosgarren postuan, bestalde, Maiora elkartea (Maume; Muxika) sailkatu da. Iaz, ia 70 untze egin zituen Muxikako astoak, baina aurten, 54 untzeko marka eginda amaitu du proba.

Harri barria dela eta, marka baxuagoak egin dira aurten, baina  saio edarrak ikusteko aukera izan dute zaleek. Oreka handia egon da parte hartzaileen artean, eta ikuskizunaren mesedetan izan dela deritzote antolatzaileek.