AIRE ZABALEKO ARTE ETA SORMEN IKASTAROA ANTOLATU DUTE MUNDAKAN

2013/07/26

 

BUSTURIALDEHO HITZA|

Lau eta hamabi urte bitarteko umeei zuzendutako ikastaroa da Mundakako ludotekak antoatu duena eta bi txandatan banatuko dituzte umeak, adinaren arabera. Abuztuaren 12tik 16ra, lau eta zazpi urte bitartekoak parte hartuko dute, eta abuztuaren 19tik 23ra, barriz, zortzi urtetik hamabira bitartekoak. Ikasle kopurua mugatua dela azaldu dute.

Arte Ederretan lizentziatua den Eunate Urrutia Oleaga mundakarren eskutik hainbat gauza egin ahalko dituzte umeek; izan ere, pinturak, eskulturak eta collage-ak egiten ibiliko dira. Astelehenetik barikura izango dira ikastaroak, 11:00etatik 13:00etara.

Ludotekako urteko programaziotik kanpo dagoen ikastaroa izanik, ez da beharrezkoa izango ludotekako erabiltzailea izatea. Hori bai, aurretiaz izena emotea beharrezkoa da eta abuztuaren 2a izango da horretarako azken eguna. Ume bakoitzak 25 euro ordaindu beharko ditu.