AGORTZEAR DAUDE BERMEO-ATHLETIC PARTIDARAKO SARRERAK

2013/07/08

BUSTURIALDEKO HITZA|

Zapatuan jokatuko dute ongintzazko partida Bermeo Futbol Taldeak eta Athletic-ek, Itxas Ganen. barikuan jarri zituzten sarrerak salgai herriko zenbait tabernatan, eta ia agortuta daudela esan du Bermeo Futbol Taldeak. Zapatuan 500 baino ez dituzte txarteldegian salgai jarriko. Bermeoko jokalariek, bestalde, gaur dute txartelak erosteko azken eguna. 18:30etik 20:00etara joan beharko dira klubaren egoitzara. Sarreretatik eratorritako dirua suteak kaltetutakoentzat izango da.

Bestalde, 2013-2014 denboraldirako bazkide barriak egiteko kanpaina ipini du martxan Bermeo Futbol Taldeak. Bazkide egiteko taldearen webgunean dagoen fitxa bete behar da, edo klubaren bulegoetara jo. Norbanakoek 100 euro ordaindu beharko dituzte, eta erretiratuek eta pentsiodunek 70 euro. Familientzako prezioa 140 eurokoa da eta 23 urtez azpikoentzat 35 eurokoa.