90 lagunek parte hartu dute Mugaz Muga ibilaldian

2014/01/13

BUSTURIALDEKO HITZA| Lumok eta Gernikak bat egin zuteneko urteurrena gogoratzeko, aurten ere Mugaz Muga ibilaldia antolatu du Gernikazarra Historia Taldeak. Domekan izan zen hitzordua, eta Foru plazatik abiatuta, historia eta kirola lotu zituzten parte hartzaileek, herriko mugak ezagutzeaz gain, Gernikazarrakoen azalpenak entzuteko aukera eduki baitzuten. Denetara 90 ibiltari batu ziren lau orduko ibilaldia egiteko.