63 PARTE HARTZAILE HARTU DITU BIKING MARATOIAK

2013/07/01

BUSTURIALDEKO HITZA|

Bizikleta estatikoak izan ziren zapatuan protagonistak Bermeoko portuzarrean. 19:00etan hasi eta 22:00ak pasatxo arte, 63 lagun aritu ziren jo ta ke VII. biking maratoiean. Kirola egitera hurbildu ziren parte hartzaileez gain, hainbat izan ziren maratoiak iraun zuen hiru orduetan olatuaren ingurura hurbildu ziren kuxkuxeroak.