500 lagun baino gehiago batzea aurreikusten du ‘Abixadan’ egitasmoak

2012/12/27

I.F-DEIA|

Igandean euskararen alde korrituko den Abixadanen seigarren edizioan bostehun parte hartzaile baino gehiago izatea espero da. Aurreko urteetan legez, atletismo proba eta mendi martxa egin ahal izango dira, biak ere Pasealekuan hasita. Goizeko 9:00etan mendi martxako ibilbide luzea egingo dutenak aterako dira -lau ordukoa- eta laburrekoak 11:00etan -bi ordukoa-. Atletismo probak sei eta hiru kilometrokoak dira -lehena 12:00etan- eta umeen-tzako 500 metrokoa izango da.