36ko Gerrako obus bat arrantzatu du ‘Igai II’ ontziak, Matxitxako inguruan

2013/04/10

BUSTURIALDEKO HITZA|

Bermeoko Igai IIitsasontziak gerra zibil garaiko obus bat arrantzatu zuen atzo goizean Matxitxakoko uretatik hurbil, Bermeotik milia gutxi batzuetara. Segurtasun Sailetik jakinarazi duten moduan, «40 kiloko lehergailuak, 50 zentimetro zituen eta lau puntako espoleta».

Iturri berek azaldu legez, 12:15ak iritsi zen herenegun Bermeoko portura Igai II itsasontzia, «sarean arrainekin batera obus bat be zeramala».

Segurtasuna bermatu aldera, Artza ingurua «berehala» hesitu zutela adierazi dute Ertzaintzatik. Lehergailu-teknikariak izan ziren Bermeoko portura hurbildu zirenak eta obusa lekualdatu zutenak.

Matxitxakoko inguruetan arrantzale bermeotarrek arrantzatutako obusa, «dagoeneko lehertu» dutela zehaztu dute Segurtasun Sailetik, «modu kontrolatuan lehertu dute, Ertzaintzaren lehergai-unitatean».