29 aparkaleku barri egin ditu Bermeoko Udalak Hizkuntza Eskolan

2013/12/19

BUSTURIALDEKO HITZA| Hain zuzen, Jose Done ikastetxea izandakoaren eraikinean dagoen saskibaloiko kantxan egin ditu aparkaleku berri horiek. Horiek sortzeko, Bermeoko Udaleko Zerbitzuetako langileek konponketa lanak egin behar izan dituzte kantxa horretan; zuloak zeudenez, txukundu egin  behar izan dute eta, ondoren, sortu dituzte aipatu aparkalekuak. Udaletik jakinarazi dutenez, dagoeneko erabilgarri daude aparkalekuak, eta Bermeoko Hizkuntza Eskola izango da kudeatuko duena.