200 lagun baino gehiago izan dira XI. zapatu latinoan

2013/02/26

BUSTURIALDEKO HITZA|

Kalean elurra egiten zuen bitartean, Bermeoko Kasinoan Kubako berotasunean murgilduta izan ziren zapatuan 200 lagunetik gora. Goiz eta arratsalde, gelditu barik ibili ziren dantza kubatarrak ikasteko ikastaroetan, ondoren, gauean egunean zehar ikasitakoa praktikan ipintzeko.

Salsacubanak antolatuta, XI. zapatu latinoa egin zuten Bermeoko Kasinoan eta aurrekoetan legez, «arrakastatsua» izan dela aipatu du Ernesto Miari antolatzaileak, «gero eta lagun gehiago animatzen dira kubatar dantzak ikastera, oraingoan 200 lagun baino gehiago izan gara». Aurreikuspenak eginda zituztenez, oraingoan Kasinoko bi gela erabili beharrean, hiru gela erabili zituzten, halanda be, horiek be txiki geratzen direla jakinarazi du Miarik, «zenbait klasetan ez dago ondo mugitzeko lekua, bata bestearen gainean gaudelako».

Kubatar dantzak ikasteko adinik ez dago; gurasoekin hurbildutako ume txikiak zeuden, gazteak, helduak…eta Miarik adierazi legez, «gero eta gehiago dira, gainera, animatzen diren gizonezkoak be»