200 espezie ingururen argazkiak bildu dituzte ‘Izaro irlako itsaspeko fauna’ liburuan

2014/05/09

BUSTURIALDEKO HITZA/ Urdaibaiko kostaldetik 2,5 kilometrora jarri du jomuga oraingoan Fernando Pedro Perezek (Bilbo, 1963): Izaro irlan. ADEVE Iraungitzeko Zorian Dauden Espezieak Defendatzeko Elkargoko presidentea da Perez, eta oraingoan ere balore ekologiko, natural, turistiko eta kulturala duen inguruaz jardun du bere azken liburuan: Izaroko irlako itsaspeko fauna.