150 KILO KARAKOL DASTATU AHALKO DIRA ZAPATUAN GERNIKAKO AZOKAN

2012/11/29

DEIA-I. Alberdi

Karakol gisatuak amu erakargarria izango dira larunbat honetako azoka berezian. Urtero legez, Gernika-Lumoko Udalak abenduan antolatzen duen ekimen honetan karakolak izango direlako protagonista nagusia, bai Merkatuko Plazako salmenta postuetan, bai plateretan ere. Sukaldari batek azokan bertan prestatutako jakia arraziotan banatuko da, hauek prezio sinbolikoan salduko direlarik.

Azoka, ohikoa den legez, 09:00etatik 14:30era arte egongo da zabalik eta Busturialdeko hainbat txokotatik heldutako 17 ekoizle batuko ditu bertan. Hauen artean, lehen sektoreko ekoizleak ere izango dira, bertako postuetan barazki eta frutak salgai jarriz. Artisautza produktuak (saskigintza, zeramika…) eta patea edota eztia bezalako jakiak ere erosi ahal izango dira. Umeentzako jolasak ere izango dira azoka eremuan.