121,7 kilometro orduko haize ufadak neurtu dituzte Matxitxakon

2013/02/12

BUSTURIALDEKO HITZA|

Eguraldi iragarpenen arabera, negu-neguko giroa dator datozen orduetan, eta hasi dira dagoeneko horren zantzuak nabaritzen. Izan be, Euskalmetek jakinarazi duenez, haizea zakartzen ari da. Matxitxakon, esaterako, 121,7 kilometro orduko ufadak neurtu ditu meteorologia agentziak.

Biharko euriteak iragarri ditu Euskalmetek, litro kopuru handiena kantauri isurialdean eta ekialdean pilatuko dela nabarmenduz. Gainera ekaitzak jo eta txingorra bota dezakeela aurreikusten du.